viernes, 18 de noviembre de 2011

Kaixo lagunok,
barkatu hainbeste denbora pasa izatea, hemen duzue pasadan asteko, hau da, aurkezpenetako lehen eguneko aurkezpenen egunean ikusi izan ditugun akatsak eta guk geuk izan ditugun arazoak.

-          - Klasean asko hitz egiten da, beraz irakasleak ahotza altxatu behar du eta diskurtsoa jarraitzea zaila izaten da batzuetan. Errespetu gehiago izan behar dugu gure klasekideekin eta irakaslearekin.
-          - Aurkezpenak egiterakoan, lotsagatik ahalik eta lehen amaitzea da guztion helburua eta horregatik ez dute itxaroten klasean isiltasuna egotera haiek hitz egiten hazteko.
-          - Power-pointetan kontuan izan beharko dute informazioa gehiago laburtu behar dutela, mezua hobeto heldu ahal izateko, bestela entzuleak aspertzen dira. Gainera itsura aldetik koloreak aukeratzerako orduan klase guztia izan behar dute kontuan guztiok ikusi behar dugulako, horregatik batzuetan polita jarri baino, erabilgarria eta praktikoa jarri behar da.
-         - Abestiak aukeratzerakoan kontuan izan behar da zein motatako taldeari zuzenduta dagoen, bestela iskanbila sortu daiteke klasean.
-          - Aurkezpen batzuetan zaila egin zaigu guztia grabatzen. Adibidez aurkezpen batean taldeko partaide bakoitza gelako punta desberdinetan kokatuta zeuden eta hitz egiteko orduan ez dute orden bat jarraitu.
-          - Azkenik izan dugun arazorik handiena kameren baterien kontua izan da, guztiak agortu zaizkigulako.

sábado, 5 de noviembre de 2011

Apa ikasleak! gaur ikusi duzuenez denbora larregi galdu dugu klsean jende asko hitz egiten egon delako eta ordu erdian azaldu ahal zen gauza bat azaltzeko ordubete behar izan dugu. Alaitzekin aurkezpen egunak eta iraupena eztabaitu dug eta honekin amaitzerkoan talde batek urkezpena egin du. Guk bideokamara batekin grabatu dugu aurkezpena eta ez dugu gehiagorako denborarik izan.
Egunon, gaurko klasean talde bakoitzak bere lana aurkezpen egunerako prestatzen egon da era guk bitartean bloga nola egin eztabaidatzen egon gara. Gainera, ordenagailua eta argazki kamararekin arazoak izan ditugu eta atzeratu egin gara.
Kaixo lagunok, aurretik esan dizuegunez klase bakoitzean egindakoa kontatuko dizuegu.
Gaurko klasean, urriaren 28an, talde bakoitzeko pertsona bat bere gaiari dagokion testuaren ideia nagusiak kontatu ditu. Ez dira asko luzatu pare bat minutu taldekide bakoitzak. Bitartean Amaiak argazki kamararekin aurkezpenak grabatu ditu eta Maitane eta biok notak hartu ditugu.

Edozein gauza komentatu nahi baduzue zuen eskubide osoan zaudete. Guztiok ikasteko egiten ari gara blog hau, guk zuengn baita ere, beraz aurrera.

viernes, 28 de octubre de 2011

BLOGAREN AURKEZPENA

Kaixo lagunok,
gu Amaia, Maitane eta Nerea gara eta blog honetan IKT.ko klaseetan egunero gertatzen dena kontatuko dizuegu,  prozesua ikuspuntu kritiko baten bitartez aztertuz. Blog hau zuentzako erabilgarria izatea espero dugu, eta zuek hausnartu dezazuen eguneroko klaseetan egindakoaz. Bideo bat egiten ari gara, klaseko egoeraz zuek jabetzeko eta bertan ikusteko zer hobetu dezakezuen hurrengorako. Bideoa bukatzerakona sarera igoko dugu.